Etxebizitza dinamizatzaile bat kotratatzeko lan-deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko aza. 28a, 18:26

Soraluzeko Udalak etxebizitza dinamizatzaile bat lanaldi osoan, hiru hilabetez, kontratatzeko lan-deialdia egin du Lanbideren bitartez; online edo Lanbideren Elgoibarko bulegoan eman daiteke izena abenduaren 8ra arte.

Soraluzeko udalak pertsona bat kontratatuko du Soraluzeko etxebizitzaren diagnostikoa kudeatzeko, lanaldi osoan eta hiru hilabetez. Baldintzak betetzen dituzten pertsonek online edo Lanbideren Elgoibarko bulegoan eman dezakete izena abenduaren 8ra arte.

Etxebizitza dinamizatzailea

Langile berria abenduaren 30ean hastea aurreikusten da.

Lan-deialdian izena emateko baldintza hauek bete beharko dira:

  • Langabea izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • ALPES 2024 deialdiko baldintzak betetzea.
  • Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban edo Mutrikun bizitzea; Soraluzen erroldatuek lehentasuna izango dute.
  • Batxilergoa, Goi Mailako Heziketa Zikloa Administrazioan eta Kudeaketan edo baliokidea izatea.
  • Euskarazko C1 maila.
  • Ofimatika ezagutzak.

Deialdiari buruz informazio gehiago behar izanez gero edo izena emateko, kontsultatu ondorengo lotura: etxebizitza dinamizatzailea