Astelehenean hastekoak ziren kimatze lanak, baina eguraldi txarra zela medio, atzo ekin zioten lanari azkenean; kimatze lanek abenduaren 5era arteko iraupena izatea aurreikusten dute.
Gipuzkoa etorbidean, Mendiola industriagunean eta Ezozibide azpialdean arituko dira zuhaitzak kimatzen; orohar ez da eragozpenik izango oinezkoentzat zein trafikoari dagokionez. Hala ere, datorren astelehenetik aurrera, ezingo da autorik aparkatu Mendiola eremuan, Ezozibide azpialdeko zuhaitzak kimatzen dituzten bitartean. Udaltzainek emango dute horren berri eta ezarriko dituzte beharrezko oharrak.
Kimatze lanez Arbolup enpresako langileak arduratuko dira eta lanen kostua 10.080 eurokoa izan da, BEZ barne.