Blues Hotsak jaialdia antolatu du seigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin. Programatutako ekintza ugarien artean dago Burundiko jatorria duen "J.P. Bimenni & The Black Belts" taldearen kontzertua.
Artista eta banda
J.P. Bimenni Erresuma Batuan bizi den Burundiko artista da. 16 urte zituela bi bider geratu zen heriotzaren ateetan, bere herrialdeko giro bortiz eta odoltsuaren ondorioz; Erresuma Batura joan zen bizitzera orduan, eta bertan bizi izan da harrezkero. Han aurkitu zuen kanturako bokazioa, Otis Reddingen espiritutik abiatuz; bere aberria ahaztu gabe, eta hazi zen gizarteari zentzua eman nahirik.
Musikari autodidakta, hainbat talde eta proiektutan esku hartu du 2002tik. Tartean The Black Belts taldean, Madrilgo agertokiko sei musikari ospetsuk osatutako banda, TucXone Recordsen estudioetan hezia.
Gitarrak, teklatuak, haize sekzio bat, eta Bimenniren ahots inguratzailea, dena prest rhythm & blues erritmoan dantzarazteko. Afrikaren arimaren oihartzuna entzuten dugu 60ko hamarkadako erritmo klasikoekin, Bere errepertorioan funk kantu gogorrenek hegoaldeko soul sakon eta balada sentituei ematen diete bide, funk-soul modernoaren maisulan honetan presente dagoen bibrazio paregabearekin.