Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Txalo antzerki konpainiak Tutum, Platz! umorezko monologoa eskainiko du Jon Plazaola aktore ezagunak barixaku honetan, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, euskaraz.
Sinopsia eta fitxa teknikoa
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tutum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere “Stand Up” formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago.
Ordubete izango dugu jakiteko ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezela ozpindu den.
- Egilea: Jon Plazaola
- Zuzendaritza: Xabier Agirre
- Aktorea: Jon Plazaola
- Iraupena: 70'
- Ikuslea: heldua
- Hizkuntza: euskaraz
Eguna: azaroak 15, barixakua
Ordua: 20:00
Lekua: Herri Antzokia
Prezioa: 5 euro
Sarrerak
Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:
- Online: bibe.me atariaren bidez: Tutum, Platz!
- Aurrez aurre:
- Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.