Gaur, eguena, azaroak 7, jarriko dituzte salgai Kontrargik urtero argitaratzen dituen Soraluzeko egutegiak. Iaz ale guztiak saldu ostean, gehiago atera dituzte aurten, 550 ale, hain zuzen ere.
Eguen goizean banatuko dituzte 2025eko egutegiak saltokiz saltoki eta tabernaz taberna, eta gaurtik aurrera erosi ahal izango dira, 2 euroren truke, honako lekuetan:
- Okelia harategia
- Iñarra harategia
- Mendizabal okindegia
- Autoservicio Amparo
- Iratxo goxo-denda
- Marijose (Arzelus)
- Armendia jatetxea
- Txurruka jatetxea
- Asigor
Horrez gain, Gaztañerre azokan PIL-PILEANen postuan ere egongo dira salgai.
Kontrargikoak gehi herritarrenak
Egutegia Soraluzeko paisaiak, lekuak zein jarduerak erakusten dituzten 14 argazkiz dago osatuta, urteko hilabete bakoitzeko argazki bat, gehi azala eta kontrazala. Argazkiok hainbat lagunek ateratakoak dira, Udalak egindako deiari erantzunez gutegian parte hartu duten argazki-zaleek egindakoak.
Iaz baino argazki gehiago dira aurten herritarrenak. Guztira 10 argazki dira herritarrenak eta 4 berriz, Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko Mikel Valero eta Bittor Murguzur argazkilariek ateratako erretratuak.
Datorren urtean berdin
Datorren urtera begira, berriz, formula berarekin segi nahi du Udalak, hau da, herritarren partaidetzaren bitartez osatu egutegia. Hori horrela, urtarriletik ekainera bitarteko tartea zabalduko du herritar argazkizaleen argazkiak jasotzeko eta ondoren, jasotakoen artean aukeraketa egingo du egutegia osatzeko.