Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki garaia zikloaren barruan, Lankuk Teilatupean bertso-antzerki emanaldia taularatuko du domekan, azaroaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan, Herri Antzokian, euskaraz. Ikuskizuna familiei zuzenduta dago, bost urtetik gorako haurrei eta haien senideei; edonola ere, familia guztiei irekia izango da.
Emanaldi hau Udaleko Kultura Batzordearen eta Berdintasun eta Aniztasun Batzordearen arteko elkarlanean antolatu da, barne hartzen dituen baloreek gizarte berdinzaleago baten alde egiten dutela sinetsita.
Sinopsia eta fitxa teknikoa
Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makil, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan
Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu antzezlanak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna... Fantasiazko munduak helduen errealitatearekin parez pare topo egiten du eta haurren ahotsa eta zilegitasuna agerian geratzen dira.
- Sorkuntza eta Gidoia: Iraitz Lizarraga
- Antzezleak: Maren Basterretxea/Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta
- Irudia: Izaro Lizarraga
Eguna: azaroak 10, domeka
Ordua: 17:00
Lekua: Herri Antzokia
Prezioa: 3 euro
Sarrerak
Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:
- Online: bibe.me atariaren bidez: Teilatupean
- Aurrez aurre:
- Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.