Dagoeneko hasi dira Arane udal kiroldegiko aldagelak berritzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urr. 29a, 19:25

Urriaren 28,an astelehena, hasi ziren Arane udal kiroldegiko beheko aldagelak berritzeko lanak; hamar asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Soraluzeko udalak 138.600,56 euroko inbertsioa egingo du Arane udal kiroldegiko beheko solairuko aldagelak berritzeko.

Izan ere, momentuan ez dira erabiltzen zahartuta daudelako eta lanen ostean, aldagela nagusietako erabilera arintzea izango da helburua. Ikastaroetan izena emanda dauden erabiltzaileek eta institutoko ikasleek erabili ahal izango dituzte gero.

Vasile Reformas-Berrikuntzak enpresa ordiziarra arduratuko da lanez, eta azaldu dutenez, hamar asteko iraupena izango dute. Edonola ere, kiroldegiaren funtzionamenduak normaltasun osoz jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.