Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitarauak harrera oso ona izan du; izan ere, izen-emate kopurua oso handia izaten ari da jarduera guztietan.
Arrakasta handiko tailerrak
Antolaketan diharduen talde eragileak azaldu duenez, tailer eta jarduera guztietako izen-ematea oso martxa onean doa; bereziki nabarmentzekoa da joskintza, biodantza eta sendabelarren tailerrek izan duten arrakasta.
Joskintza tailerrari dagokionez, plaza guztiak bete dira eta itxaron zerrenda dago, tailerra hainbat astez luzatuko baita.
Biodantza tailerrean, ostera, plaza guztiak bete dira eta hamabost emakumek parte hartuko du.
Sendabelarren tailerrerako bi txanda antolatu dira, izen-ematea oso azkar bete baita. Hortaz, talde batek urriaren 30ean eta azaroaren 6an egingo du tailerra eta besteak azaroaren 13an eta 27an. Oraindik badago lekua tailerrean parte hartzeko, beraz, interesa izanez gero izena eman daiteke.
Izen-ematea
Izen-ematea jarduera bakoitza hasi baino hiru egun lehenago amaituko da behin betiko. Jarduera guztiek izango dute zaintza zerbitzua eta, beranduenez ere, ekintza baino hiru egun lehenago eskatu beharko da.
Izena emateko bi bide egongo dira:
- Online, ondorengo galdetegia betez: izen-ematea
- Aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.