Haurrentzako ikuskizuna domekan, "Ene Kantak" taldearen "Dantzan" emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urr. 23a, 19:35

Domekan egingo da "Antzerki Garaia" zikloko haurrentzako lehen ikuskizuna: "Ene Kantak" taldeak "Dantzan" emanaldia eskainiko du.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki garaia zikloaren barruan, Ene Kantak taldeak Dantzan emanaldia taularatuko du domekan, urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, Herri Antzokian, euskaraz. 

Sinopsia 

Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Taldearen ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen dituzte. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen dituzte, txikiek imitatu ditzaten eta ondo jarraitu ditzaten.

Dantzan ikuskizun berezian, Ene Kantakeko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak ekarriko dituzte oholtzara. Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, eta pantailan agertuko diren bideoen laguntzaz, ipuin edo istorio bat kontatzen dute abesti guztiak uztartuz eta dantzaldiari forma emanez.

Saioan zehar publikoak ez du tarterik izango deskantsatzeko eta irria eraginez, gure lagunek, denak dantzan jarriko dituzte.

Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau!

Eguna: urriak 27, domeka

Ordua: 17:00

Lekua: Herri Antzokia

Prezioa: 3 euro

Sarrerak

Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: Ene Kantak. Dantzan
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.