Olaldeako prestakuntza-zentroan ikastaro eskaintza handia udazkenerako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urr. 22a, 19:10

Soraluzeko Olaldeako prestakuntza-zentroak langabeei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu udazken sasoirako.

Lanbidek diruz lagundutako eta homologatutako Soraluzeko Olaldea prestakuntza-zentroak langabeei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. 

Prestakuntza-eskaintza berri hau Soraluzeko udalaren, Debegesaren eta Edukeibar zein Zabaltzen-Sartu prestakuntza-erakundeen arteko lankidetzari esker egin daiteke: Soraluzeko Udalak lokalak lagatzen ditu, eta, horri esker, hura garatzeko behar diren espazioak homologatu ahal izan dira.

Parte-hartze handiko ikastaroak dira; izan ere, eskaera handiko prestakuntza-baliabideak eskaintzen dira bertan. Gainera, gero eta ikastaro gehiago antolatzen dira Olaldeako prestakuntza-zentroan eta aukera oso interesgarria da Soraluzerako zein eskualde guztirako.

Udazkeneko ikastaro-eskaintza

ERAIKIN ETA LOKALETAKO GAINAZALAK ETA ALTZARIAK GARBITZEA

  • 150 prestakuntza-ordu eta 80 praktika-ordu enpresetan. 
  • Ikastaroaren kodea: IP24200296
  • Hasiera, urriaren 8a, amaiera, 2024ko azaroaren 29a.
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
  • Antolatua eta emana: ZABALTZEN-SARTU Koop. Elk.

EOCB01 - BIOERAIKUNTZA 498H

  • Hasiera, irailaren 26a
  • Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera.
  • Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
  • Antolatua eta emana: Edukeibar

Eraikuntza jasangarri eta energetikoki eraginkorren bidez material ez-kutsakorrak eraikitzeko espezialitate eguneratua.

ELEQ0001 - INSTALAZIO ELEKTRIKOAK, TELEKOMUNIKAZIOAK ETA BERRIZTAGARRIAK

  • Hasiera: urriak 10
  • Ordutegia: 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
  • Antolatua eta emana: Edukeibar

Espezialitate osoa, elektrizitateari eta elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzeari begira, IRVE sistemarekin (auto elektrikoak kargatzea), telekomunikazioetako elektrizitatearekin eta plaka fotovoltaikoen instalazioen inguruko ezagutzekin osatua.

ELEE04 - ELEKTRIZITATE/ELEKTRONIKAKO OINARRIZKO PROZEDURAK + ELEQ0111 - EKIPO ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOAK MUNTATZEA ETA MANTENTZEA

  • Hasiera: urriak 16
  • Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
  • Antolatua eta emana: Edukeibar

Elektronika/elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuaren espezialitatea + 1. mailako elektrizitatearen eta elektronikaren arloko profesionaltasuna lortzeko enpresa-praktikak barne.