"Los monólogos de la vagina" antzezlanarekin estreinatuko da barixakuan "Antzerki Garaia"

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urr. 17a, 11:57

Txalo antzerki konpainiaren "Los monólogos de la vagina" antzezlanarekin estreinatuko da barixakuan aurtengo "Antzerki Garaia" zikloa.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Antzerki garaia" zikloaren barruan, Txalo antzerki konpainiak "Los monólogos de la vagina" antzezlana taularatuko du bihar, barixakua, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, gazteleraz.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Emakumeen sexualitateak ikuspegi, alde eta ertz ugari ditu; poliedrikoa da. Eve Ensler-ek guztiak lantzen ditu ausardiaz, bat bera ere alboratu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihes eginez. Testu honen jatorria egileak hainbat klase sozial, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketetan dago. Material horrekin guztiarekin, Eve-k benetako testigantzen mosaikoa eraiki du, batzuk bitxiak dira, beste batzuk xelebreak, baita latzak ere. Hala ere, gehienetan umorea da nagusi.

“Los monólogos de la vagina” emakumeen sexualitateari buruzko “collage” bat da, eta Eve Ensler ironia, samurtasun eta hizkuntza zaindu eta, batzuetan, poetikoz hurbiltzen zaio horri.

  • EGILEA: Eve Ensler.
  • ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi.
  • ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Martin Agirre.
  • ANTZEZLEAK: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain.
  • ESZENOGRAFIA: La Revoltosa.
  • JANTZIAK: Jokin Ayerregaray.
  • IRAUPENA: 75′.
  • IKUSLEA: +18 urte.
  • HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.

Eguna: urriak 18, barixakua

Ordua: 20:00

Lekua: Herri Antzokia

Prezioa: 10 euro

Sarrerak

Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: "Los monólogos de la vagina"
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.