jendartEKIN proiektuak lehengo astean aurkeztu zuen udazkenerako eskaintza, urritik abendura bitarteko hitzaldi eta tailerrekin. Dagoeneko 18 pertsonak eman du izena parte hartzeko bideak bultzatzea eta ezagutza, kultura, balioak, gaurkotasuneko gaiak eta abar eskuratzea eta transmititzea ditu helburu dituen ekimenean. Nolanahi ere, izen-emateak zabalik jarraitzen du.
Aste honetarako bi hitzaldi programatu ditu antolakuntzan diharduen taldeak: Conexión social y habilidades humanas eta Ndank-Ndank elkartearen hitzaldia.
"Conexión social y habilidades humanas"
Soraluzeko adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, zahartzearen erronkei modu positiboan eta aktiboan aurre egiteko tresnak eskainiko ditu hitzaldi honetan Maria Diez coach eta hezitzaileak. Diez esperientzia handiko hezitzailea da adin guztietako pertsonen garapen pertsonal eta profesionalean aditua, ongizate emozional eta fisikoan azpimarra jartzen duena.
Hitzaldian honako gaiok landuko dira:
- Parte-hartzaileen baliabideak aurkitzen eta hobetzeko beharrezkoak diren aldaketetan parte hartzen laguntzea.
- Konexio sozialen sorrera eta bertaratutakoen arteko esperientzien trukea sustatzea.
- Bizi-kalitatea hobetzeko tresna praktikoak eta estrategia errazak eskaintzea.
Eguna: eguaztena, urriak 16
Ordua: 10:00 - 12:30 (tartean atsedena)
Lekua: Kalebarren 8, beheko solairuan
Hizlaria: Maria Diez
Hizkuntza: gazteleraz
Parte-hartzaileak: jendartEKINeko kideak
Ndank-Ndank elkarteko hitzaldia
Soraluze BHI Institutuarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia eskainiko du Bergarako Ndank-Ndank euskaldun eta senegaldarrez osatutako elkarteak. Institutoko ikasleak Miñan, Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen liburua, lantzen ari direla aitzakia hartuta, Mamadou Sarr elkarteko kideak bere bizipenak eta hausnarketak partekatuko ditu soraluzetarrekin.
Eguna: urriak 17, eguena
Ordua: 10:30 - 12:30
Lekua: Herri Antzokia
Hizlaria: Mamadou Sarr
Hizkuntza: euskara
Parte-hartzaileak: herritar orori irekia
Izen-ematea eta kuota
Proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek 50€ko kuota ordaindu eta izen-emate orria bete beharko dute. Ordainketa egiteko kontu-korronte zenbakia izen-emate orria betetzean jakinaraziko zaie parte-hartzaileei. Hiru bide daude horretarako:
- Online, ondorengo galdetegia betez: izen-ematea
- Aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
- Aurrez aurre, Itxaropena jubilatuen elkartean.