Iruñeko azken hilketa matxistaren gaitzespen irmoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urr. 11a, 14:19

Soraluzeko Udalak gogor salatzen eta gaitzesten du asteazkenean, urriaren 9an Iruñean emakume bat erail izana eta aldarrikatzen du emakumeen aurkako erasoak giza eskubideen urraketa larri eta onartezinak direla.

20 urteko emakume bat eraila izan zen asteazken goizean Iruñeko Errotxapea auzoan gizon baten eskutik. Honekin, aurtengo bosgarren erailketa matxista da Euskal Herrian. 2003tik hona 123 emakume eta 12 adingabe hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian eta horrek adierazten du ez dela ekintza isolatu bat, arazo estruktural bat baizik. Hori horrela izanik, Soraluzeko Udalak bere gaitzespenik gogorrena erakusten du Iruñeko emakumearen hilketaren aurrean.

Soraluzeko Udalak gogorarazi nahi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten eta horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean dagoela. Nabarmendu nahi du, halaber, arazo hau ez dela emakumeena bakarrik, gizarte osoarena baizik eta horregatik, dei egiten dio gizarteari berdintasuna lortzeko borrokan elkarrekin ekitera.

Bukatzeko, Soraluzeko Udalak biktimaren senide eta lagunekiko elkartasuna azaldu nahi du, eta irmotasunez adierazi lanean jarraituko duela berari dagokion eremuetan emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko erantzukizunarekin. 

Indarkeria matxista pairatzen ari bazara edo zure inguruko norbait egoera horretan badago, hona hemen laguntzarako kontaktuak:

  • Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak artatzeko telefonoa (EJ):  900840111 (24 ordu/51 hizkuntza)
  • Emakumeenganako indarkeria mota guztietako arreta zerbitzua: 016
  • Udaltzaingoa: 943753024
  • Ertzaintza Bergara: 943534720
  • Larrialdiak: 112
  • Soraluzeko Gizarte Zerbitzuak: 943750056
  • Soraluzeko Berdintasun saila: berdintasuna@soraluze.eus