Izenak berak ondo adierazten duen moduan, jazza etxeko txikienei gerturatzea du helburu domekako kontzertuak eta azaroaren 18tik 24ra herrian ospatuko duten Blues Hotsak jaialdia aurkezteko balioko du.
Ikuskizun honen ezinbesteko premisetako bat elkarrekintza da, haurrek musika entzun eta dantzatu dezatela eta, horrela, ikuskizunaren parte sentitu. Txikiek eta nagusiek ezagutzen dituzten filmeen abesti ezagunenetan oinarrituta dago errepertorioa: Aladdin, Frozen, Gru, Oihaneko Liburua, etab. Kontzertu espontaneoa, dibertigarria, didaktikoa, familiarra izango da domekakoa, Ella Fitzgerald edo Liza Minelli bezalako artisten abesti dibertigarriak abestu eta dantzatzeko parada eskainiko duena.
Noa Lur abeslari bilbotarra ez da bakarrik egongo oholtzan, taldekideek lagunduta eskainiko du kontzertua domekan: Alain Concepción (ahotsak), Tony Pereira (gitarra), Ricardo Alonso (baxua) eta David Fernández (bateria).
Eguna: urriak 13, domeka
Ordua: 12:00etan
Lekua: Herri Antzokian