jendartEKIN proiektua martxan da eta izen-ematea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urr. 7a, 19:21

jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektua, martxan da eta izen-ematea zabalik da dagoeneko.

jendartEKIN proiektua bizialdi osoko ikaskuntza jarduteko ideian eta berdinen arteko formazioan oinarritzen da. Parte hartzeko bideak bultzatzea eta ezagutza, kultura, balioak, gaurkotasuneko gaiak eta abar eskuratzea eta transmititzea ditu helburu, betiere belaunaldi arteko harremanak sustatuz. 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, haien esperientzia eta ezagutza trukea errazteko. Nolanahi ere, parte hartzeko interesa duen orori irekia dago.

Maiatzean aurkeztu zuen Soraluzeko Udalak, herriko Hezkuntza Proiektuaren baitan, ekainean aurkezpen bilera irekia egin zen, eta ostean parte-hartzaile posibleek haien intereseko gai eta lan-ildoak proposatzeko aukera izan zuten. 

Udazkeneko hitzaldi eta tailerrak

Antolatzaileek udazkeneko lehen eskaintza multzoa programatu dute: urritik abendura bitarteko formazio eta hitzaldiak, goizez. Kronograma batean laburtu dira guztiak, nahiz eta hitzaldien eta hizlarien arabera aldaketan izan daitezkeen.

Izen-ematea eta kuota

2024-2025 ikasturtean jendartEKIN proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek 50€ko kuota ordaindu eta izen-emate orria bete beharko dute. Ordainketa egiteko kontu-korronte zenbakia izen-emate orria betetzean jakinaraziko zaie parte-hartzaileei. 

Izena emateko hiru bide egongo dira:

  • Online, ondorengo galdetegia betez: izen-ematea
  • Aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
  • Aurrez aurre, Itxaropena jubilatuen elkartean.