Adin goiztiarretan mugikorra erabiltzeak eta pantailekin denbora luzez aritzeak haur eta gazteengan dituen ondorio kaltegarriekiko kezka areagotuta, neurriak hartzen hasi dira hainbat herri eta eskola. Arazoari konponbidea topatu eta jendartean eragin nahian sortu dira han hemenka guraso-taldeak, tartean, Jaso Burua Soraluze.
Helburu horiei jarraiki, urtarrilaren 17an Soraluzera gonbidatu zuten Miren Ros, gaian aditua eta Gipuzkoako Altxa Burua taldeko kidea, "Mugikorrak noiz eta nola?" hitzaldia ematera. Oraingoan ere Miren Rosen gidaritza izango du datorren asterako antolatutako hitzaldi-tailerrak.
Mugikorrak hizpide
Jaso Burua Soraluze taldeak antolatutako bigarren hitzorduan, datorren martitzenean, urriak 8, gaztetxoenei mugikorrak erostearen aldeko eta kontrako argudioak landuko dituzte hitzaldi-tailer batean. Batez ere LH4., 5. eta 6. mailetako gurasoei zuzenduta dago, baina interesa duen orok har dezake parte.
Eguna: martitzena, urriak 8
Ordua: 18:00
Lekua: Tolarekua
Antolaketa egokirako eta plaza mugatuak izanik, izena ematea beharrezkoa izango da ondorengo galdetegia beteta: izen-ematea.