Haurreskolan azaroan hasteko izen-ematea zabalik urriaren 1etik 10era

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urr. 1a, 13:04

Urriaren 10era bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan azaroan hasteko izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.

Soraluzeko Haurreskolak ekin dio ikasturte berriari, oraingoz 16 haurrekin eta zazpi leku libre daude 0-1 eta 1-2 urte bitarteko umeentzat.

2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan urriaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak azaroaren 4ean hasiko lirateke.

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ikasgunea webgunetik
  • Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: