Herriko jaiak urteroko hitzordu garrantzitsua dira soraluzetarrontzat, herri identitatearen oinarrietako bat, ezbairik gabe. Gainera, aurten, herritarrekin batera egindako parte-hartze prozesuak izan ditu oinarri antolatutako programazioak; hurrengo pausuak ere prozesu partehartzaile bidez emateko nahia adierazi du udalak.
Hori horrela izanik, hainbat balorazio-bide jarri ditu martxan udalak; besteak beste:
- Teknikari eta arduradun politikoak: jaien funtzionamendua aztertu eta datorren urterako erronkak zehaztu.
- Jaietako eragileak: balorazio bilera bereziak Kultura Departamentuko teknikari eta arduradun politikoekin.
- Haur eta nerabeen kontseilua: hurrengo bilerako lanketa.
Antolaketan jardun duten eragile eta norbanakoekin bilera
Santa Ana eta Andramari jaien altolaketa-lanetan jardun duten eragile eta norbanakoak batzarrera deitu ditu udalak. Urriaren 10ean batuko dira guztiak, arratsaldeko 18:00etan Kalebarren 8ko lokalean.
Aurretik, ordea, irailaren 30etik urriaren 8ra, soraluzetar guztiei eman nahi zaie aukera jaien inguruko ekarpenak eta balorazioak egiteko. Horretarako bi bide egongo dira:
- Udaletxeko harrera bulegoan balorazio-orria beteta, astelehenetik barixakura 09:00etatik 14:00etara.
- Online, ondorengo inprimakia beteta: balorazio-galdetegia
Kultura Batzordeko arduradunek herritar oro animatu nahi dute beren bizipenak eta ekarpenak elkarbanatzera; hurrengo urteko jaiei begira ere kontutan hartu daitezen eta jai herrikoiak antolatzen jarraitu dezagun.