Aurkeztutako txostenaren arabera, irisgarritasun arazoei aurre egiteko jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak hobekuntzak ekarriko dituen obra. Ondorengo jarduerak egingo dira lanetan:
- Mendebaldeko fatxadan igogailua jartzea eta kanpoko pasabide batzuk eraikitzea, kaletik solairu ezberdinetara konektatuta eta goiko patioko
- Sarrera nagusiaren barrualdea eraberritzea.
- Jangela inguruan, barruko eskailera berri bat egitea, beheko solairuko patio estalitik sotora zuzenean sartzeko.
Lanen iraupena eta kostua
Arestian aipatutako lanok sei hilabeteko iraupena izango dute eta irauten duten bitartean zenbait moldaketa egingo dira, jada martxan daudenak; behin-behineko sarbidea mendebaldetik, esate baterako.
Construcciones Echaideri esleitu zaio irigarritasun lanen ardura eta 777.809,16 euroko kostua izango dute (BEZ barne).