Urtero moduan, irailaren bigarren astean zabaldu dituzte ateak haur eta nerabeentzako udal zerbitzuek. Astelehenean hasi zuen ikasturtea Ludotekak eta asteburuan hasiko du Gaztelekuak: barixakuan LH5-LH6koen txanda izango da eta zapatu eta domekan DBHko ikasleena.
Erabiltzaile kopurua
Momentuan, 119 haur daude izena emanda ludotekan eta beste 52 gaztelekuan (LH5-LH6).
Hauek dira kopuruak mailaz-maila:
- HH4/HH5: 40 haur
- LH1/LH2: 35 haur
- LH3/LH4: 44 haur
- LH5/LH6: 52 haur
Ordutegia
Ikasturte honetan zerbitzuek izango duten ordutegia ondorengoa da:
- Ludoteka:
- Astelehenetik barixakura, 16:30-19:30. Talde bakoitzaren ordutegia kontsultatu HEMEN.
- Gaztelekua
- LH 5-LH6: barixakua 16:30-19:30 (Bi txandatan banatuta)
- DBH: zapatu eta domeka 17:00-20:00 (Behin-behineko ordutegia)
Hezitzaile taldea
Guzira 6 pertsonak osatzen dute aurten Ludoteka eta Gaztelekuko hezitzaile taldea.
Ludoteka
- Nerea Fayanas Díaz de Gereñu
- Ane Gabilondo Calleja
- Julen Muguruza García
Gaztelekua
- Miren Muguruza García
- Miren Gallastegi Barrutia
- Julen Muguruza García
- Amaia Hernández Morales
Plaza libreak
Ludotekako talde batzuetan badira oraindik plaza libreak. Interesdunek ludotekara jo beharko dute informazioa eskatzera.
Gaztelekuko LH5-LH6 mailako taldeak beteta daude dagoeneko, DBHko erabiltzaileentzako, ostera, ez dago plaza mugarik.
Opor garaiko eskaintza
Azken urteetan moduan, Eguberri zein Aste Santuko opor sasoietan programazio berezia eskainiko dute Ludotekak eta Gaztelekuak.
Horri buruzko informazioa garaia iristean helarazkiko zaie familiei.