Arane Udal Kiroldegia ohiko ordutegira itzuli da; ikastaroak irailaren 16an jarriko dira martxan.

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko ira. 6a, 12:35

Arane Udal Kiroldegia ohiko ordutegira itzuli da inoizko abonatu kopuru handienarekin; ikastaroak irailaren 16an jarriko dira martxan.

Arane Udal Kiroldegiak inoizko abonatu kopuru handienarekin ekin dio ikasturte berriari, 1040 bazkide, hain zuzen ere.

Irailaren 1ean ekin zion ohiko ordutegian zabaltzeari, goizeko 08:30etik iluntzeko 21:30era, uda-sasoiko etenaldiaren ostean, eta ikastaroak irailaren 16an, astelehena, hasiko dira martxan.

Ikastaroetan ekainean izena emandako zeuden bazkideek ez dute berriz izena eman beharko; ostera, inork izen eman nahiko balu, bi bide ditu horretarako:

  • Aurrez aurre, kiroldegiko harrerara hurbilduta
  • Telefono, ondorengo telefono zenbakira deituta: 943752466

Aurtengo ikastaroak

Hauexek izango dira aurtengo ikastaroak:

IKASTAROA EGUNAK ORDUA
ZUNBA Astelehen / Asteazken 20:25
  Astearte / Ostegun 20:20
PILATES Astelehen / Asteazken 19:30
  Astearte / Ostegun 9:30 eta 18:15
FIT BOXING Astelehen / Asteazken 18:30
GAP-BOSU Astearte / Ostegun 19:15
HIPOPRESIBOAK Astelehen / Asteazken 17:30
IGERIKETA HELDUAK Astearte / Ostegun 18:30
IGERIKETA HASTAPENA HELDUAK Astearte / Ostegun 9:15
3. ADINA Astearte / Ostegun / Ostiral 10:15
MULTIFITNESS Astelehen / Asteazken 10:00 eta 15:00
CROSS TRAINING Astelehen / Asteazken 18:30
AQUAGYM Astearte / Ostegun 14:30

Aurten ere tarifa finkoa

Ikasturte honetan ere tarifa finkoarekin jarraituko da; hau da, ikastaro bateko kuota ordainduta, beste edozein ikastarotara joan ahal izango da erabiltzailea, beti ere lekua baldin badago.

Izen-ematea ikastaro bakar batean egin beharko du interesdunak, hor ziurtatuta izango duelarik beti lekua.

Horrela, herritarrentzat eskuragarriago jarri nahi dira ikastaroak, ekonomikoki eskuragarriago eta, batez ere, ikastaro-eskaintza bakoitzaren agendara hobeto egokitzeko moduan.

Haurren igeriketa ikastaroak

Haurren igeriketa ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

Oraindik badago lekua, beraz, izena eman nahi izanez gero kiroldegiko harreran edo telefonoz deituta egin daiteke.