Abuztuak 15, Andramari Egunean, hasiko dira hiru egunez luzatuko diren jaiak. Eguerdian D Capricho taldearen kontzertuarekin abiatuko dira Andramarixak. Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatutako Habanako duoak musikaz alaituko ditu Plaza Zaharreko inguruak.
San Roke egunean berriz, ohiko tortilla lehiaketa nagusituko da egitarauan. 12 urtetik aurrerako herritarrei zuzendua egongo da. Lehiaketa goizeko 11:00etan hasiko da eta 12 bikotek hartu ahal izango dute parte. Udaletxean eman beharko da izena plazak amaitu aurretik.
San Roke Txiki Egunez, zezenak izango dira goizez zein arratsaldez.
Jai hauetan ere errespetuz gozatzeko deia egiten da Soraluzeko Udaletik.
Hemen egitarau osoa: