Jaiak iragartzeko bideo laburrak: uztailak 26, barixakua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko uzt. 18a, 12:11

2024ko Soraluzeko jaiak iragartzeko hirugarren bideo laburra, uztailaren 26ko ekintzen berri ematen duena.

Joan den martitzenaz gero, egunero argitaratzen da udalaren webgunean eta sare sozialetan Santiago eta Santa Ana jaien egitarauaren berri ematen duen bideo laburra. Gaur argitaratu da azkenaurrena, uztailaren 26ko programazioa azaltzen duena. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.

Hona hirugarren bideo laburra, uztailaren 26eko egitarauarekin:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.