Jaiak iragartzeko bideo laburrak: uztailak 24, eguaztena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko uzt. 16a, 17:45

Kalean da dagoeneko 2024ko Soraluzeko jaiak iragartzeko lehenengo bideo laburra, uztailaren 24ko ekintzen berri ematen duena.

Pasa den astean hasi zen Santiago eta Santa Ana jaietarako giroa berotzen programa etxez etxe banatuta; formatu digitalean ere zabaldu zen programa, lotura honetan ikusgai dena: Soraluzeko jaiak 2024.

Gaurtik hasi eta barixakura bitarte, berriz, bideo laburrak argitaratuko dira udalaren webgunean eta sare sozialetan egun bakoitzeko egitarau guztiarekin. Horrela, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudikatu ahal izango dute eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagutu.

Hona lehenengo bideo laburra, uztailaren 24ko egitarauarekin:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.