Azken urteotako ohiturari jarraituz, herriko gaiteroek Iruñeko San Ferminen txupinazioarekin batera, kalejira egingo dute herrigunean zehar zapatuan, uztailaren 6an. Gaiteroen musikarekin batera, gaztetxoek herriko buruhandiak ere aterako dituzte, girotzeko.
Beste urte batzuetan udaleku irekiekin batera antolatu izan da kalejira; aurten, ostera, zapatua denez uztailaren 6a udalarekin eta ikas bidairako dirua batzen diharduten gaztetxoekin batera antolatu dute. Hortaz, haur eta nerabeen kontseiluetan sarri errepikatzen den eskaera, buruhandiak maizago ateratzea, aintzat hartu, eta buruhandiekin alaituko dute kalejira gaztetxoek.
Udaletxetik hasita, herrigunean arituko dira herriko gaitero zein buruhandiak eguardiko 12:00etatik aurrera kalerik kale giroa alaitzen.