Kultur ekitaldiak kalera ateratzeko asmoz, Alurr dantza taldearen dantza-ikuskizuna programatu du Udaleko Kultura Batzordeak barixaku honetarako. Ibarrako dantza konpainiak Laia ikuskizuna eskainiko du iluntzeko 22:00etan, Plaza Zaharrean.
Laia ikuskizuna
Alur dantza taldeak iaz estreinatu zuen Laia eta oso harrera ona izaten ari da egon den tokietan.
Euskal Herriko ofizio tradizionalen inguruan sortutako dantza emanaldia da, 50 minutuko iraupena dauka eta lau bloketan banatuta dago. Bloke baoitzean garai bateko nekazarien lana nolakoa zen irudikatzen da, arrantzaleena, arotzena, burdinoletakoa…
Ikuskizunean 20 dantzari inguruk parte hartzen dute, 16-24 urte bitartekoak.
Euria bada, emanaldia Arane udal kiroldegiko frontoian izango da.