Domekan Dolmenen ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua; uda-sasoiko lehenengoa.

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko eka. 26a, 10:32

Domekan egingo da Dolmenen ibilbidea ezagutzeko hurrengo bisita gidatua; uda-sasoian beste sei egingo dira.

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, doako bisita gidatuen programa antolatzen dute Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean.

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta lau orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa, 7 urtetik gorako haurrekin.

Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, txapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Hauexek izango dira uda-sasoiko bisita gidatuak:

  • Ekainak 30 (Gazteleraz)
  • Uztailak 11 (Gazteleraz).
  • Uztailak 25 (Gazteleraz)
  • Abuztuak 8 (Gazteleraz).
  • Abuztuak 22 (Gazteleraz).
  • Abuztuak 29 (Euskaraz).
  • Irailak 22 (Euskaraz).

Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan.

Izena emateko, 657794677 telefonora deitu, info@begi-bistan.com helbidera idatzi edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete behar da. Barixakua izango da izena emateko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.