Soraluzeko Udalak herriko hainbat eragilerekin batera jardun du, Soraluzen Denon Kaleak ekimenaren baitan, ur txorroten parkea hobetzeko lanketa egiten; batik bat erabilera emango dioten herritarrekin landu da gaia: haur, gaztetxo eta gurasoekin, hain zuzen ere. Haien ekarpenak aintzat hartu eta garu bertan hasi dira horiek gauzatzeko hobekuntza lanak.
Hobekuntzak ur txorroten parkean
Hobekuntza lanetan Olaldea formazio guneko Bioeraikuntzako ikasleek, Petralanda erainkuntza enpresak eta udaleko brigadako langileek parte hartuko dute.
Bioeraikuntzako ikasleak arduratuko dira parkeko erabiltzaileek itzalgunea izan dezaten pergola bat eraikitzeaz eta Plaza Zaharrekoak ziren bankuak zaharberritzeaz. Petralanda erainkuntza enpresako langileak, ostera, baldosa berriak eta iturri bat ipiniko dituzte. Azkenik, udaleko brigadako langileek gune berriko lurra atseginagoa izan dadin belar artifiziala ipiniko dute.
Lanak datorren astean zehar amaitzea aurreikusten da eta horrela, ur txorroten parkea uztailaren 1ean zabalduko da.