Barixakuan igerilekua eta dutxak itxita egongo dira 12:00etatik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko eka. 18a, 13:14

Barixakuan, ekainak 21, igerilekua eta dutxak itxita egongo dira eguerdiko 12:00etatik aurrera; gainerako zerbitzuak erabili ahalko dira.

Arane Udal Kiroldegiko dutxetako metagailuetan egin beharreko garbiketa bat dela tarteko, igerilekua zein dutxak itxita egongo dira eguarditik aurrera, 12:00etatik aurrera.

Kiroldegiko gainerako instalazioak, gimnasioa edo rokodromoa, besteak beste, erabili ahal izango dira, baina erabiltzaileek ezingo dute dutxarik erabili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.