Herrixak Hezi hezkuntza proiektuaren baitan, herriko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak. Haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi moduan tailer hauek.
Datorren ikasturterako hiru ikastaro antolatu dira: zirkoa, arte plastikoak eta bertsolaritza. Tailerrak arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute, urrian hasi eta maiatzean amaituz.
Ikastaroen eskaintza
Zirkoa
Norentzat: LH1 eta LH6 arteko ko haurrak (6-12 urte)
Noiz: martitzena, LH1-LH2 (17:00-18:00) / LH3-LH6 (18:00-19:00)
Prezioa: hilean 20 euro
Irakaslea: Arrate Espilla
Bertsolaritza
Norentzat: LH5 eta DBH2 arteko haurrak (10-14 urte)
Noiz: martitzena, 18:00-19:00 / eguaztena, 17:00-18:00 / eguena, 18:30-19:30 *(Aukeratu egun posible guztiak)
Prezioa: hilean 10 euro
Irakaslea: Eneko Beretxinaga
Arte plastikoak (marrazkia, pintura, eskultura…)
Norentzat: LH1 eta LH6 arteko haurrak (6-12 urte)
Noiz: astelehena, 18:00-19:30 / martitzena, eguaztena eta eguena, 17:30-19:00 *(Aukeratu egun posible guztiak)
Prezioa: hilean 25 euro
Irakaslea: Amaia Santamaria
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea gaur, ekainaren 17an, zabaldu da eta plazak agortu artean egongo da zabalik. Izena emateko, bi bide daude:
- Online, ondorengo lotura honen bitartez: izen-ematea
- Aurrez aurre, Udaletxeko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.
Matrikula ordaintzeko prezioaren %75a arteko hobariak daude; hobariak erabili nahi izanez gero matrikula aurrez aurre egin beharko da.