Emantzipa programak 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzako 300 euroko hileroko laguntzak eskaintzen ditu gehienez 24 hilabetez. Dirulaguntzak etxebizitza libre baten alokairu, hipoteka edo mailegu pertsonaleko gastuetara egon behar du zuzenduta.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 20tik azaroaren 29ra arte luzatuko da.
Laguntza eskuratzeko baldintzak
- 25 eta 29 urte bitarte izatea.
- Gutxienez urtebetez EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea edo azken 10 urteetan etengabeko errolda izatea 3 urtez.
- Hileroko ordainketa egiaztagarria duen alokairu- edo salmenta-kontratu baten titularra izatea.
- Beste etxebizitza baten jabe ez izatea.
- Ohiko bizileku iraunkorra izatea etxebizitzan.
- Errentatzailearekin bigarren mailara arteko familia-loturarik ez izatea.
- Alokairua, hipoteka edo mailegua banku-transferentziaz edo Bizum bidez ordaintzea, besteak beste.
Baldintza ekonomikoak
- Banakako urteko diru-sarrerak 3.000 eta 28.000 euro artekoak izatea.
- 3.000 eta 34.000 euro arteko urteko diru-sarrera bateratuak izatea.
- 75.000 eurotik gorakoa ez den ondarea izatea.
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 29ra arte egongo da zabalik, eta horretarako bi bide daude, online edo aurrez aurre:
- Online, webgnue honetan BakQ bidez identifikatuta: Emantzipa
- Aurrez aurre, Zuzenean herritarrentzako arreta bulegoetan, Bilbon, Donostian edo Gasteizen.
Eskabidea betetzeko zalantzarik izanez gero 945015591 telefonora deituz, emantzipa@euskadi.eus posta elektronikora mezu bat bidali edo GAZ Emantzipaziorako zerbitzura jo behar da.