Ezpondak garbitzeko eta baldosa berriak ipintzeko lanak aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko eka. 7a, 16:33

Aste honetan hasiko dituzte ezpondak garbitzeko eta baldosa berriak ipintzeko lanak; aparkalekuetan eta trafikoan eragina izango dute lanok.

Aste honetan hasiko dira langileak Gabolats eta Ezozibideko ezpondak garbitzen, zein herrigunean apurtuta dauden baldosak konpontzen. Zoladura konpontzeko lanak gaur, astelehena, hasiko dira eta desbroze lanak, ostera, martitzenean, ekainaren 11n.

Lanen ondorioz trafikoan eragina izango duten aldaketak izango dira, eta zenbait aparkaleku hustu beharko dira. Udaltzaingoak egunez egun emango du aldaketon berri.

Hobekuntza lanak egiteko bi enpresa kontratatuko dira eta guztizko kostua 15.771,14 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.