Ekainaren 5ean, eguaztenez, aurkeztu zen Kalebarren 8an, 30 lagun pasatxoren aurrean jendartEKIN proiektua. Atzoko saioak egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko eta aurrera begirako pausoen berri emateko balio izan zuen.
Aurkezpen saioan azaldu zen moduan, bizialdi osoko ikaskuntza jarduteko ideian eta berdinen arteko formazioan oinarritzen da jendartEKIN. Egitasmoaren helburua parte hartzeko bideak bultzatzea eta ezagutza, kultura, balioak, gaurkotasuneko gaiak etabar eskuratzea eta trasmititzea da, betiere belaunaldi arteko harremanak sustatuz. 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, haien esperientzia eta ezagutza trukea errazteko.
Parte hartzeko interesa dutenentzako galdetegia
Egitasmoaren hurrengo urratsa parte hartuko luketen herritarren intereseko gaietara ondoen egokitzen den programa erikitzea izango litzateke; horretarako, baina, interesguneak zein diren ezagutu beharra dago. Hori dela eta, balizko parte hartzaileek galdetegi bat bete beharko dute haien gogoko jakintza ildoak identifikatzeko.
Galdetegian zehar, interesekoak izan daitezkeen gaiei buruzko ikastaro, tailer, hitzaldi edo proiektuak jasotzeko hainbat lan ildo planteatzen dira. Adibide batzuk baino ez dira; eta beraz, bakoitzak nahi adina gai proposatzeko aukera edota gaiak gehiago zehazteko aukera ere zabalik dago.
jendartEKIN proiektuko partehartzaileek, ikastaro eta hitzaldietan parte hartzeaz gain, aurrez dauzkaten ezagutzak partekatzeko edota haien intereseko gaien inguruan proiektuak aurrera eramateko aukera izango dute. Eta beraz horiei buruzko informazioa ere jasoko da galdetegietan.
Galdetegia betetzeko bi bide egongo dira:
- Galdetegia online betetzea euskaraz edo gazteleraz.
- Aurrez aurre betetzea udaletxeko harrera bulegoetan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.