Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren baitan, Autodefentsa feminista tailerra datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko eka. 5a, 12:50

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako programazioaren baitan, Autodefentsa feminista tailerra ekainaren 15ean.

Bere ibilbideko lehen urtea du aurtengoa Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolak eta ezbairik gabe arrakastatsua izaten dihardu. Apiriletik hona antolatutako tailer eta hitzaldietan 20 emakumetik gora elkartu dira aldiro. “Harrera bikaina izaten ari da ekimena eta emakumeek oso ongi baloratu dituzte orain artekoak” Ainara Osoro Berdintasun batzordeburuak azpimarratu duenez.

Ahalduntze eskolaren baitako hurrengo ekimena, ekainaren 15erako dago antolatuta: autodefentsa feminista tailerra. Tailerraren dinamizazioaz Emagin elkartea arduratuko da, formazio eta ikerketa feministan jarduten duen elkartea, hain zuzen ere. Haien jardunean pentsamendu kritiko feminista sustatzen dute, prozedura feministetan oinarrituta jendartearen eraldaketaren alde lan eginez. Halaber, autodefentsa feministaren alorrean ere esperientzia handia daukate.

Tailerraren nondik norakoak eta izen-ematea

Autodefentsa feminista tailerrak autodefentsa feministari buruzko esperientziak eta ideiak partekatzeko espazio segurua izan nahi du. Bertan, beldurrak eta amorrua bezalako emozioak landuko dira, hauei aurre egiteko baliabideak eman eta egunerokotasunean jasotzen diren erasoak identifikatzen ikasiko da. Helburua, autoestimua indartu eta ahalduntze prozesuan bidelagun izatea izango da. Tailerrean zehar, gosari txiki bat eskainiko da indar berritu eta elkarrekin goxatzeko.

Adin guztietako emakumeei* irekia izango da tailerra; antolatzaileek azpimarra berezia jarri nahi dute neska* gazteak anima daitezen tailerrean parte hartzera.

Eguna: ekainak 15, zapatua

Ordua: 10:30 - 14:30

Tokia: Tolarekua

Hartzaileak: adin guztietako emakumeak*

Hizkuntza: euskaraz

Izena emateko azken eguna ekainaren 13a, eguena, izango da eta horretarako bi bide daude: