Biraka dantza eskolak urteroko ikasturte amaierako emanaldian eskainiko du bihar, barixakua, Arane kiroldegiko frontoian, urtean zehar landutakoak erakusteko. Dantza garaikidea lantzen dute batik bat eta hainbat estilo uztartzen dituen erakustaldia izango da biharkoa.
Emanaldian Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Soraluzeko 150 dantzarik parte hartuko dute, ume zein heldu, eta horietatik 57 soraluzetarrak dira.
Sarrerak kiroldegiko harreran daude salgai, agortu arte, 2 euroren truke; oraindik geratzen dira.
Eguna: barixakua, maiatzak 31
Ordua: 22:00
Lekua: kiroldegiko frontoia