Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herriko baserritarrak deitu ditu maiatzaren 30ean, eguena, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan izango den bilerara. Bileraren helburua nekazaritza eremuan egingo diren lanen berri ematea izango da.
Hauexek dira bileran landuko dituzten gaiak:
- 2024an egingo diren bide konponketen berri eman.
- Bideen mantenuetako ekintzak noiz izango diren azaldu.
- Baserrietara fibra bidezko interneta ipintzeko proiektuen egoera azaldu.
- Iturburuetatik ura hartzeagatik eskatutako ur-kanon ordainketak.
- Norberak lekarkeena