Udalaren eta baserritarren arteko bilera eguenean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko mai. 28a, 12:19

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilerara deitu ditu herriko baserritarrak nekazaritza eremuan egingo diren lanen berri emateko.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herriko baserritarrak deitu ditu maiatzaren 30ean, eguena, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan izango den bilerara. Bileraren helburua nekazaritza eremuan egingo diren lanen berri ematea izango da.

Hauexek dira bileran landuko dituzten gaiak:

  1. 2024an egingo diren bide konponketen berri eman.
  2. Bideen mantenuetako ekintzak noiz izango diren azaldu.
  3. Baserrietara fibra bidezko interneta ipintzeko proiektuen egoera azaldu.
  4. Iturburuetatik ura hartzeagatik eskatutako ur-kanon ordainketak.
  5. Norberak lekarkeena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.