Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa ikertzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentzia eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, esku-hartze arkeologikoak egin dituzte 2012az geroztik.
Programa honen helburua Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa ikertzea, kontserbatzea eta balioestea da, hura osatzen duten monumentuetan indusketak eginez eta aztarnategi berriak aurkitzeko prospekzioak eginez.
Indusketa-lanak ekainean
Ekainean Atxolin trikuharriaren indusketa egingo da eta Aranzadi Zientzia Elkartea boluntarioen bila dabil programan laguntzeko. Parte hartu nahi dutenak Jesus Tapia arkeologoarekin jar daitezke harremanetan, 676 490 143 telefono-zenbakira deituta edo jtapia@aranzadi.eus helbideara idatzita.
Dolmenen Ibilbideko bisita gidatuak martxan
Dolmenen Ibilbideko bisita gidatuen programak martxan jarraitzen du, interesa dutenek informazio gehiago aurki dezakete eta aldez aurretik izena eman lotura honetan: Dolmenen Ibilbidea.
Hurrengo bisita gidatua ekainaren 9an izango da, euskaraz.