XXX. Kaleko Margo Lehiaketako lanak erakusketa-gelan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko mai. 27a, 10:48

Atzo, maiatzaren 26an, egin zen Kaleko Margo Lehiaketan XXX. edizioan parte hartu zuten artisten margolanak maiatzaren 27tik ekainaren 1era bitarte ikusi ahal izango dira kulturguneko erakusketa gelan.

Atzo, maiatzaren 26an, domekaz egin zen Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketaren XXX. edizioa.

Helduen mailan 11 margolarik hartu zuten lehiaketan parte, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat txokotatik etorritakoak. Hauxek izan ziren sarituak:

1. Saria: Leticia Gaspar García

2. Saria: Julio Gómez Mena

3. Saria: Esther Gutiérrez Ciprián

Haurren sariketan, ostera, 130 neska-mutilek hartu zuten parte. 

Lehiaketara aurkeztutako margolanak ikusgai

Kaleko Margo Lehiaketan XXX. edizioan parte hartu zuten artisten margolanak maiatzaren 27tik ekainaren 1era bitarte ikusi ahal izango dira kulturguneko erakusketa gelan.

Ikusleek hainbat margolan erosteko aukera ere izango dute.

Ordutegia:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00.
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30.