Plaentxi Herri Eskolak eta udal liburutegiak elkarlanean ontzen duten proiektua da Motxila ibiltaria: irakurketan trebatzea eta literaturzaletzea uztartzen dituen ekimena.
Soraluzeko eskolako Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrek liburutegiaren gaia lantzen dute ikasturte hasieran, eta udal liburutegira bisita egiten dute hura ezagutzeko. Ondoren, ikasturte guztian zehar, astez aste txandaka, gelako ume guztiak pasatzen dira liburutegitik haien familiekin eta liburu bat eramaten dute lehenengo etxean, eta jarraian ikasgelan irakurtzeko.
2023-2024 ikasturtean ere halaxe jardun dute HH 5eko 25 ikasle inguruk. Urrian egin zuten lehen bisita liburutegira eta gaur, maiatzak 23, emango dute amaitutzat Motxila ibiltariaren proiektua Maite Franko ipuin-kontalariaren saioarekin.