Soraluzeko Udaleko Goazen Soraluze jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzuak eta Osakidetzak elkarlanean antolatu dute erorketak saihesteko tailerra ekainerako.
Tailerra bi saiotan antolatuta dago, ekainaren 12rako, eguaztena, eta 14rako, barixakua, elebitan izango da eta sei atal landuko dituzte bertan, saio bakoitzean hiru:
1. saioa
- Erorketetan eragina duten faktoreak
- Soraluzeko jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzua
- Telelaguntza zerbitzua: beti-on
2. saioa
- Muskuluak indartzeko ariketak: nola jokatu erorketa baten aurrean
- Adinekoentzako gizarte-baliabideak
- Ortopedia: laguntza-materiala
Egunak: ekainak 12, eguaztena; ekainak 14, barixakua
Ordua: 10:30 - 12:00
Lekua: Tolarekua aretoa
Izen-ematea
Gaurtik aurrera, maiatzaren 22a, dago izena emateko aukera, eta horretarako bi bide daude:
- Soraluzeko kontsultategian bertan edo 943 75 23 00 telefonora deituta.
- Arane kiroldegiko harreran bertan edo 943 75 24 66 telefonora deituta.