Bizialdi osoko ikaskuntza jarduteko ideian eta berdinen arteko formazioan oinarritzen da jendartEKIN proiektua. Proiektuaren helburua parte hartzeko bideak bultzatzea eta ezagutza, kultura, balioak, gaurkotasuneko gaiak etabar eskuratzea eta trasmititzea da, betiere belaunaldi arteko harremanak sustatuz. 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, haien esperientzia eta ezagutza trukea errazteko.
Izenak proiektuaren funtsezko elementu batzuk biltzen ditu: jarduera, kultura eta komunitatea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta parte-hartzea sustatzeko. Helburua, beraz, parte-hartzaileen garapen pertsonala eta herritarren jarduera sustatzea da, ikuspegi
fisiko, psikiko eta sozialetik.
Jarduerak eta esperientziak oinarrian, parte-hartzailen eskaeretatik abiatuko dira; hori abiapuntutzat hartuta interes bera duen jendea biltzeko aukera ere izango da, elkarlanetik hainbat ekimen abian jartzeko.
Bilera irekia, ekainaren 5ean
Soraluzeko Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu jendartEKIN proiektua aurkeztu eta prozesuaren nondik norakoak azaltzeko bilera irekira ekainaren 5ean, eguaztena, arratsaldeko 18:00ean, Kalebarren 8an.
Eguna: ekainak 5. eguaztena
Ordua: 18:00
Lekua: Kalebarren 8