Soraluzeko Udalak eta Atxolin IGE guraso-elkarteak elkarlanean landu dute Parketarrak programa; jolas berriak ezagutzeko eta elkarrekin euskaraz jolasteko ekimena, hain zuzen ere. 3 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta ekaineko eguaztenetan egingo da, Hezten aisialdi euskaltzalea taldeak dinamizatuta.
Hezten talde dinamizatzailearen esanetan, haurren hizkuntza ohituretan eragitea da egitasmo honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure oinarrizko bidea. Euskarazko jolasen transmisio zuzena herrietako edo auzoetako parke zein plazetan egiten dugu, jolaserako diren eremu baitira.
Nor, noiz, non eta nola
Bi adin-tartetako haurrei zuzentzen zaie Parketarrak programa: 3 eta 5 urte arteko haurrek (Haur Hezkuntza) heldu batek lagunduta parte hartuko dute, eta 6 eta 9 urte arteko haurrek (Lehen Hezkuntza 1-4) haien kabuz. Saioak ekaineko eguaztenetan egingo dira, Plaentxi eskolako goiko patioan, eta saio guztietara ala batzuetara bakarrik joateko aukera dago. Hauexek izango dira txandak:
- 17:00 - 18:00: 3 eta 5 urte arteko haurrak, heldu batek lagunduta.
- 18:00 - 19:00: 6 eta 9 urte arteko haurrak.
Nor: 3 eta 9 urte arteko umeak.
Noiz: ekainaren 5, 12, 19 eta 26an.
Non: Plaentxi eskolako goiko patioan
Izen-ematea
Gaurtik, maiatzaren 14a, maiatzaren 29ra arte eman daiteke izena ondorengo loturan klik eginda: izen-ematea.