Ibilera nordikoa zangoak ez ezik gorputzaren goiko aldea ere erabiltzen duen ibilera mota bat da. Horretarako, modalitate honetarako bereziki diseinatutako bi makila erabiltzen dira.
Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak, Athlon taldearekin elkarlanean, ibilera nordiko tailerran antolatu du maiatzaren 21rako. Tailerra edonorentzako irekia da eta materiala antolatzaileek ekarriko dute. Norbaitek bere makilak izango balitu, ekar ditzake; baina, izan ezean antolatzaileek lagako dizkiete parte-hartzaileei.
Izen-ematea kiroldegian egin daiteke maiatzaren 20ra arte, astelehena. Tailerrean 12 plaza eskaintzen dira, eta guztiak beteko balira, itxaron-zerrendan geratu direnekin beste saio bat egingo litzateke. Dagoeneko sei lagunek eman dute izena, eta beste hainbesterentzako lekua dago.
Eguna: maiatzaren 21a, martitzena.
Ordua: 10:00
Lekua: Plaza Zaharra