Urteroko moduan, apirilaren 23an ospatuko da liburuaren eguna eta Soraluzeko Udal Liburutegiak adin guztietarako ekintzak antolatu ditu literaturaren inguruan. Datorren astean zehar egingo dira antolatutako hiru ekimenak, guztiak Udal Liburutegian bertan.
Ipuinak aukeratzen laguntzeko hitzaldi-tailerra
Dorleta Kortazar ipuin-kontalariak ipuinak eta liburuak aukeratzen lagutzeko hitzaldi-tailerra eskainiko du haur eta gaztetxoen guraso eta hezitzaileentzat. Eskaintza horren handia denean, irizpide egokiak aukeratzen lagunduko die parte hartzaileei.
Izena emateko udal liburutegira jo daiteke edo ondorengo galdetegia bete: izen-ematea.
Ekintza honek zaintza zerbitzua izango du; behar izanez gero, izen-emate galdetegia betetzean adierazi behar da.
Eguna: apirilak 23, martitzena
Ordua: 18:00
Lekua: Udal Liburutegia
Heriotzaz eta doluaz haurrekin
Manex Beristain Agirre azpeitiarrak esperientzia pertsonal batean oinarrituta idatzi zuen "Azken galdera amari" ipuina. Liburu aurkezpena aitzakiatzat hartuta, heriotzaz eta doluaz arituko da haur eta gurasoentzako aurkezpen hunkigari batean.
Bost urtetik gorako haurrentzako egokia. Izena emateko udal liburutegira jo daiteke edo ondorengo galdetegia bete: izen-ematea.
Eguna: apirilak 25, eguena
Ordua: 18:00
Lekua: Udal Liburutegia
Irakurketa errazeko taldea
Mesedeetako egoitzako zenbait egoiliarrekin irakurketa errazeko taldea sortu da, udal liburutegiarekin elkarlanean. Martxo amaieran dagoeneko elkartu zen eguneko zentroko taldetxo bat lehen irakurketaren bueltan; oraingoan, egoitzako taldearen txanda izango da.
Irakurle taldeko lehen saioa liburutegian egingo dute: Emilia Pardo Bazan idazlearen klasiko egokitu bat, "Los pazos de Ulloa". Liburua irakurtzeaz gain liburutegia bisitatzeko tartea ere izango dute.
Eguna: apirilak 26, eguakitza
Ordua: 11:00
Lekua: Udal Liburutegia