Hobekuntzak futbol zelaian eta hockeyko kantxan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko api. 15a, 12:34

Soraluze Futbol Taldeko zein Marras Irristaketa Klubeko zuzendaritzen eta boluntarioen inplikazioari eta elkarlanari esker, hobekuntzak egin dira futbol zelaian eta hockeyko kantxan.

Hobekuntzak egin dituzte azken asteotan Ezozi futbol zelaian eta hockeyko kantxan. Auzolanean eta boluntarioen laguntzaz jardun dute bietan ala bietan. 

Udalak finantzatu ditu futbol zelaiko zein hockey kantxako hobekuntzak, hurrenez hurren 3.942,96 eta 10.394,82 euroko aurrekontuekin.

Jarleku berriak futbol zelaian

Ondo zeuden jarlekuak atondu eta apurtutakoak ordezkatu dituzte Sorako kide eta guraso boluntarioek, elkarlanean. Guztira, 280 jarleku aldatu dituzte. Horretaz gain, futbol-zelai ingurua txukuntzeko eta aldagelak margotzeko ere hartu dute tartea.

Babesak hockeyko kantxarako

Marrasekoek, ostera, itxiturak jarri dituzte hockeyko kantxan, taldeen aulkiak eta epailearen postua hobeto babesteko; ertzak babesteko estalkiak ere ipini dituzte. Asteburuko infantil mailako partidetan estreinatu dituzte hobekuntza guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.