Kultura Batzordeak Udaberri Kulturala zikloaren baitan Tomaxen abenturak pailazo taldeak "Azken festa" ikuskizuna eskainiko du domekan, apirilak 14, arratsaldeko 17:00ean, Herri Antzokian.
Tomax eta Muxi pailazoen azken urtea izango da aurtengoa, eta agur esateko haien ibilbidearen unerik barregarri eta ederrenak bildu dituzte "Azken festa" ikuskizunean.
4 urtetik gorako haurrentzako ikuskizuna da eta Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherako umeak, haiek barne (4 eta 8 urte artekoak, alegia), heldu baten ardurapean egon beharko dira. Aretoko butaketako haur-aulkiak erabiltzeko neurgailu bat ipiniko da sarreran, eta 1,2 metroko altuera baino gutxiago dutenek erabili ahal izango dituzte.
Prezioa: 2 euro.