Dagoeneko 110 soraluzetarrek eman du izena Tokiko Energia Komunitatean, Soraluzen 0 kilometroko energia berriztagarria sortzen lagundu eta herri jasangarriagoa izaten laguntzeko. Beste 90 bazkide hartzeko gaitasuna du oraindik energia komunitateak eta maiatzaren 15era arte egongo da izena emateko aukera.
Bulego Energetikoa
Maiatza erdialdera arte egongo da zabalik, ostegunero, Kalebarren 8an, Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatearen bulegoa. Goizeko 9:00etatik 12:30era bitarte hurbil daiteke interesa izan dezakeen edonor informazioa eskuratu edo izena ematera.
Eguna: ostegunero
Ordua: 9:00 - 12:30
Tokia: Kalebarren 8
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 900859695 telefono zenbakira edo jo webgune honetara: sakatu hemen.