Apirila liburuaren hilabetea izaki, eta euskarazko irakurzaletasuna sustatu eta euskal liburu edizioari bultzada emateko, Irakurri eta Gozatu kanpaina jarri dute martxan udaleko Hizkuntza Politika Batzordeak eta Udal Liburutegiak hilabete guztian zehar.
Antolatzaileek azken urteko euskarazko nobedadeen eta gomendioen zerrenda prestatu dute kanpainarako.
Soraluzen erroldatutako herritarrek zerrendako liburuak edo euskarazko edozein liburu %50eko deskontuarekin lortzeko aukera izango dute herriko liburu-dendetan: Iratxo, Estankoa eta Arzelus. Herritar bakoitzak bi bono erabili ahal izango ditu eta bono bakoitzarekin liburu bakarra erosi ahal izango da.
Nahiago izanez gero, liburuak udal liburutegian har daitezke maileguan.