12-46 hilabete arteko haurrei eta haien gurasoei eskainitako ipuin, kantu eta kontu saio berezia izango da barixakukoa, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan antolatutakoa. Ana Apika kontalariaren eskutik irudi poetikoez, soinu ederrez, kanta txikiz eta haur-literaturaz familian gozatzeko hitzordua izango da.
Haurrak guraso, senide edo lagun heldu bakar batez lagunduta etorri beharko dira. Aurrez izena emateko, bete ondorengo formulario hau, mesedez: izen-ematea.
Eguna: barixakua, martxoak 22
Ordua: 17:00
Tokia: udal liburutegia
Ipuin-kontaketak irauten duen bitartean, udal liburutegia itxita egongo da eta gainontzeko zerbitzuak etenda. Liburuak itzuli nahi izanez gero, erabiltzaileek Ludoteka ondoko buzoia erabili ahal izango dute.